Lekeitioko Zinemazaleak izango dira 2026ko Sanantolin jaietako txupineroak

Lekeitioko Zinemazaleak, 2026ko Sanantolin jaietako txupinero

Lekeitioko Zinemazaleak Elkartea izango da 2026ko Sanantolin jaietan txupinero. Herritarrek bozketa egin dute, eta 1.000 boto baino gehiago jaso dira. Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, parte-hartze honek herriaren inplikazioa agerian uzten du.

Lekeitioko Zinemazaleak, 2013an sortu zen irabazi-asmorik gabeko ekimen bat da. Zinemaren kultura bizirik mantentzeko sortu zen, ikusgarri zinema-aretoa itxi ez zedin. Aurtengo izendapenarekin, herriak Zinemazaleak elkartearen lana eta kulturarekiko konpromisoa aitortu nahi izan du. Zorionak eta eskerrik asko!