Lekeitioko San Antolinetako kartel irabazlea iragarri da

Lekeitioko San Antolinetako kartel irabazlea iragarri da

Lekeitioko Udalak 2026ko San Antolin jaietako kartel lehiaketan irabazlea aukeratu du. Epaimahaiaren aho bateko erabakiz, Lierni Ortiz Elorza izan da aurtengo irabazlea, bere “Dzanga jaira” lanarekin. Irabazleak 500 euroko irabazlea jasoko du.

Udalak parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, eta zorionak Lierni Ortiz Elorzari. Zorionak eta dzanga jaira!