Kontsumobidek eskola itzuleraren aurrean familiako gastua kontrolatzeko jarraibideak eman ditu

Ikasturte berriaren aurrean gomendio praktikoak

Kontsumoko Euskal Institutuak erosketak aldez aurretik planifikatzea, egoera onean dagoen materiala berrerabiltzea eta prezioak alderatzea gomendatzen du, etxeetako eragin ekonomikoa arintzeko. Euskal familiek liburuetan, materialean, arropan nahiz matrikuletan egingo duten gastuaren hazkundearen aurrean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak gomendio praktikoak helarazi ditu.

Ez ahaztu jarraibide hauek